Sunday, June 25, 2006

Hortzmuga eta Lekeitio

Hortzmuga eta Lekeitio

Antzar Jokua

Lekeitio herria eta antzarrak elkarri loturik agertzen dira urtean behin, San Antolin jaietan hain zuzen. Tradizio zaharra da antzarren jokoak egitearena, garai batean Europako beste leku batzuetan hedaturik izan zena tradizio zaharra da antzarren jokoena. Beharbada beste sinesmen batzuen aztarna. Joko horiek bezain zaharra e beharbada, baina oso aspaldikoa da, baita ere, Antzarren Jokoa deritzona. Bada, aurten tradizio biak lotu gura izan ditugu Lekeitioko Kale Antzerkiaren Jaialdian, ‘Antzarraren Joko Erraldoia’ izendatu duguna herriko kaleetan antzeztuz. Antzezpena noiz-eta Lekeitioko jaiarentzat guztiz berezia izango den urte honetan. Umore pittin batez ‘Hegaztien gaixotasunaren urtea’ izendatu ahal genukeen urtean. Izan ere, umorea izango da Antzar Joko Erraldoiaren osagarri nagusietakoa. Baina bada besterik ere.

Antzezpenaren funtsa herriko kaleetan zehar Antzarraren Joko tradizionalak dituen 63 etxetxoak erabiliz jokoa jokatzea da. Araua, kupel, dado, jokalari, sari eta halakoekin jokatu ere. Jokoa zuzentzen Antzar Nagusia izango da. Hain zuzen ere, Lekeition eta munduan beste edonon lehenengo aldiz ikusi ahal izango da antzar guztien buru egiten duen Antzar Nagusia. Bere troupeé ederraz lagundurik etorri da, gainera. Antzar Nagusiaren aginduaren betez Jokoaren gainean zaintzeko, kaleak musikaz alaitzeko eta jokoari dagozkion zeremoniak gauzatzeko.

Antzarraren Joko Erraldoiak Lekeitioko Atea deritzon lekuan hasiko da, kaleetan zehar joango da eta azkenean herriko plazara iritsik da, azken etxetxoak hor jokatzeko. Beraz, herri osoa hartuko dute Antzar Nagusiak eta bere mendekoek. Hori horrela, ez da baztertu behar Antzar Nagusiak egun seinalatu horretan Lekeitio herriari opari

ederren bat egitea. Ezta ere mezu garrantzitsu bat ekartze. Hala den ez den, jokoa azkeneraino jarraituko behar izango dugu.



Helburu honekin bildu gara Lekeitiko Kale Antzerki Festibalaren inguruan Edorta Jimenez idazlea eta Hortzmuga Teatroa konpainia. Antzarraren munduan bidaia magikoa egiteko antzerkia, musika eta hitzaren bitartez. Ikuskizun handi honetan aipatutakoaz gain Shanti Basauri musikariak parte hartzen du Lekeitioko doinuetan oinarritzen diren musikak ekoizten, Rober Garay marrazkilaria alde grafikoa lantzen eta beste 25 pertsona, inguruko musikariak, antzezleak eta teknikariak kontutan izanik.

No comments: