Tuesday, July 11, 2006
Tuesday, July 04, 2006
Antzarretik antzarrera saltoka
| Antzarretik antzarrera saltoka |
| Hortzmuga taldeak Lekeitioko hainbat gazterekin batera, Antzar Jokoa deritzon antzezlana antzeztuko du domeka honetan Lekeitioko kaleetan. Aurten, lehenengo bider, Lekeitioko gazteek talde profesional batekin lan egiteko aukera izan dute. Pasa den Aste Santuetan Hortzmuga taldekoek antzerki ikastaro bat eman zuten Lekeition, Gazte Bulegoak antolatuta. Hamabost urte inguruko hainbat gaztetxo batu ziren ikastaroan, eta lau egunetan zehar 20 orduko ikastaro bat jaso zuten. Ikastaroan komunikazioa eta lotsa galtzeko teknikak landu zituzten, batik bat. Duela urte bete inguru Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiko batzordeak, herriko jendearekin antzerki bat egitea proposatu zion Hortzmugari. Edorta Jimenez idazlearekin eta Hortzmugarekin elkarlana bultzatzea zen asmoa, eta halaxe ekin zioten. Jimenezek antzarren jokuaren inguruko ideia bat zeukan. Urte bete inguru daramate antzezlan horren inguruan lan egiten: antzarren inguruko dokumentazioa bilatzen, ibilbideak esploratzen, ohiturak ezagutzen... Santi Basauri konpositorea ere proiektuan parte hartzen dabil. Berak egin du antzezlanaren soinu banda. Basauriren lana ikuskizunean bertan zuzenean entzun ahal izango da. Izan ere, musikariek ere parte hartzen dute beharrean. Hogei pertsona inguru arituko dira antzerki lanetan eta erdiak Lekeitioko 15 urteko gazteak dira. «Oso pozik» azaldu dira ikastaroarekin eta baita esperientzia berriarekin nahiz eta « lotsa izugarria» pasatzen dutela behin eta berriz adierazi. «Gustura gaude baina lotsa asko ematen digu herri guztiaren aurrean antzezteak, ez gaude ohituta horretara eta», agertu du Mikel Urkiaga gazteak urduri. «Jendeak ikuskizuna- rekin gozatuko duelakoan gaude. Antzezpen polit-polita izango da» azaldu du Paula Lenizek, antzezle gazteetako batek. Aukera itzela dela azpimarratu dute aktore gazteek: «Egunero ez da antzerki talde profesional batekin antzezteko aukera edukitzen, eta beraz,aprobetxatu beharra daukagu». Hurrengo baten berriz ere parte hartzeko gogoa erakutsi dute gazteek eta jende gehiago animatu beharko litzatekeela azaldu. «Hurrengo baten jende gehiago animatzea nahiko genuke, oso gutxi gaude -eta. Politagoa eta interesgarriagoa izango litzateke herriko jende gehiagok parte hartuko balu». Datorren domekan arratsaldeko 18:30etan daukate Hortzmugakoek Kale Antzerki jaialdiagaz hitzordua. Herri guztian bueltaka ibiliko dira eta herriko plazan amaituko dute euren ikuskizuna. Historia luzeko ibilbidea Historia luzea duen taldea da Hortzmuga. Hamabost urte baino gehiago dira taldea sortu zena. Hasiera baten, ia talde guztiak legez, talde amateur bat zen Hortzmuga, baina denboragaz hazten joan da gaur egunean diren talde profesionala osatu arte. «Hasieran, antzerkia ez zen gure helburuetako bat, ondo-ondo pasatzea eta jendea animatzea baino. Taldearen oinarrian ez zen antzerki mundutik zetorren jendea egon» adierazi du Gorka Zerok, Hortzmuga taldeko kideak. «Hankapaloak erabiltzen ikasten hasi ginen; geroago, txontxongiloak egiten ikasi, eta pixkanaka-pixkanaka antzerki munduaren barnean sartzen ari ginela konturatu ginen» argitu du Zerok. Azken zortzi urteak benetako garapen finko bat suposatu dute taldearentzat. Talde lana berriztatu dute eta gutxinaka-gutxinaka jende berria sartzen joan da taldean. «Batzuk antzerki eskoletatik etorritakoak dira, eta beste batzuk, pailazoen mundutik ailegatu dira». Atzerrian ere ibili da taldea: Frantzian eta Ingalaterran, esate baterako. «Urtean behin atzerrira joatea gustatzen zaigu, nahiz eta gehien maite dugun lan eremua Euskal Herria izan», azaldu du Zerok. |
| Egilea:ANA GOITIA |
Tuesday, June 27, 2006
Monday, June 26, 2006
Sunday, June 25, 2006
ANTZAR JOKUA: Ekoizpen propioa
“ANTZAR JOKUA”
· LEKEITIOKO KALE ANTZERKI NAZIOARTEKO JAIALDIA
· HORTZMUGA TALDEA
· EDORTA JIMENEZ IDAZLEA
Ekoizpen propioa
Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiaren ibilbidean badira EKOIZPEN PROPIO nabarmenak. Hainbat antzerkigilerekin aritu gara lanean. Sormena elkartuz emanaldi ikusgarriak burutu ditugu. 16 edizioetan zazpi kale lan plazaratu dugu Jaialdiaren ekimenaz.
Aurten zortzigarrena bidean dago: ANTZAR JOKUA
Nola eman genion hasiera
Orain dela bi urte Edorta Jimenez idazlea Urdaibaiko Oka Jolas baten
ekimenaz mintzo zitzaigun. Horrela sortu zen ideia. Gainera Antzar Jokuak
Lekeitiok bi esanahi ditu. Alde batetik mahai jolasa bestetik jaietako
tradizioa. Gogoa biztu zen eta lanean hasi ginen.
Edorta Jimenez eta Jaialdia
Lekeitioko Nazioarteko Jaialdia eta Hortzmuga taldea akordio batera heldu ziren Edorta Jimenezen gidoia kale antzezlan bilakatzeko.
Aktoreak eta musikariak
Antzar Jokua lanaren parte hartzaileak aktoreak eta musikariak izango dira.
Aktore eta musikari profesionalez gain Lekeitioko antzerkizale talde amateur batek ere hartuko du esku.
Lekeitioko ekoizpenen historia
2004. Anakabe Kapitainaren Balada: Javier Durana gidoigile eta Karlos Panera
zuzendari. Musikari lanetan Lekeitioko bandaren hainbat kide.
2003. Moby Dick: Sevillako La Nave antzerki taldearen zuzendaritzapean. 60
bat lekeitiarrek hartu zuten parte.
2002 eta 2005. I eta II. Buruhandien Topaketak. Ondalan konpartsarekin
batera antolaturik.
1997. Kontuz Iones. Salitre antzerki taldearen zuzendaritzapean.
1993. Ongi Etorri Etsai Hori. Hika antzerki taldearen zuzendaritzapean.
1991: Gastibeltzaren Karabinak (1991): Maskarada antzerki taldekidea den
Karlos Paneraren zuzendaritzapean. 100 bat lekeitiarrek hartu zuten parte.
1990. Ekintzak hondartzan. Markeliñe taldearen zuzendaritzapean.
ANTZAR JOKUA
Ideia orain dela bi urte sortu zen. Edorta Jimenez idazleak jarri zuen mahai
gainean. Okaren mahai jokoa Lekeitioratuko dugu. Lekeitioko giroa Antzer
Jokuaren baitan. Gainera itsas herri honetan Antzar Jokuak zentzu bikoitza
du. Mahai jokoa alde batetik, eta bestetik, jaietan portu erdian antolatzen
den tradizioa.
Antzar Jokua kale antzerki lana da. Hortzmuga taldearen zuzendaritzapean
Edorta Jimenezen gidoia antzezlan bilakatuko da. Kalejira luze eta ikusgarri
baten ondoren plazan Antzarrarena jokatuko da. Herri-musikak lagundurik
antzezlan alai eta parte hartzailea izango da. Honetan ere Lekeitioko
hainbat antzerkizalek hartuko dute parte aktore eta musikari profesionalekin
batera.
Estrenaldia: uztailaren 9an, igandean, arratsaldeko 18:30etan.
Hasiera: Atean. Bukaera: Plazan.
ANTZAR JOKUA: Producción propia
“ANTZAR JOKUA”
FESTIVAL INTERNACIONAL DE TEATRO DE CALLE DE LEKEITIO
GRUPO DE TEATRO HORTZMUGA
EL ESCRITOR EDORTA JIMENEZ
Producción propia
En el camino creativo del FESTIVAL INTERNACIONAL DE TEATRO DE CALLE DE LEKEITIO las producciones propias han sido una de sus sellos de identidad.
Hemos trabajado con los mejores creadores teatrales del país y uniendo esfuerzos se han estrenado un buen número de producciones propias. En 16 ediciones 7 producciones propias por iniciativa del Festival.
Este año llega la octava producción: ANTZAR JOKUA
Cómo surgió
Hace dos años que el escritor Edorta Jimenez nos enseñó el Juego de la Oca de Urdaibai. Partimos de esa idea y empezamos a crear un Juego de la Oca para Lekeitio. Además este concepto en Lekeitio tiene un doble significado:
el juego clásico de mesa por un lado, y por otro el juego de los gansos, actividad tradicional de fiestas.
Edorta Jiménez, el Festival de Lekeitio y el grupo Hortzmuga llegaron a un acuerdo para poner en escena de calle el guión de Edorta Jimenez
Músicos y actores
En Antzar Jokua tomarán parte actores y músicos. Pero además de los profesionales en el grupo de actores se han incorporado un grupo de aficionados amateurs de Lekeitio.
2004. Anakabe Kapitainaren Balada: Guión de Javier Durana y dirigido por Karlos Panera. Entre los músicos tomaron parte músicos de la banda de Lekeitio.
2003. Moby Dick: El grupo sevillano de La Nave dirigió este gran espectáculo con más de 60 lekeitiarras tomando parte.
2002 eta 2005. I y II. Encuentro de Cabezudos. En coproducción con la comparsa Ondalan.
1997. Kontuz Iones. Bajo la dirección del grupo Salitre.
1993. Ongi Etorri Etsai Hori. Bajo la dirección del grupo Hika.
1991: Gastibeltzaren Karabinak (1991): Dirigido por el miembro del grupo de teatro Maskarada, Karlos Panera. En ella participaron más de 100 lekeitiarras.
1990. Ekintzak hondartzan. Acciones en la playa dirigidas por el grupo Markeliñe.
ANTZAR JOKUA
La idea hace dos años que empezó a andar. El escritor Edorta Jimenez la puso encima de la mesa. Un juego de la Oca adaptado para Lekeitio. La oca o el ganso está en el corazón de la tradición lekeitiarra. Dos significados: el
juego iniciático encima de la mesa y el ganso como centro de las fiestas patronales.
Antzar Jokua es teatro de calle. Dirigido por el grupo Hortzmuga y con el guión de Edorta Jimenez. Un largo pasacalles y una gran acción en la plaza.
Se jugará a la oca y al ganso. Música popular del pueblo encenderá la pasión en la puesta en escena. En esta obra estarán de nuevo los aficionados lekeitiarras al teatro de calle actuando codo con codo con actores y músicos
profesionales.
Estreno: 9 de julio a las 18:30 h.
Comienzo en Portal de Atea. Final en la Plaza
ANTZAR JOKUA FITXA ARTISTIKOA
ANTZAR JOKUA FITXA ARTISTIKOA
Antzezleak: Argia Gardeazabal, Arantza Goikoetxea, Juanjo Otero, Gabriel Ocina, Pako Revueltas, Alberto Kintana, Gorka Zero, Arantza Mendia, Goizalde Gonzalez, Iraitz Larrinaga, Aitziber Abaroa, Aitana Perez, Paula Leniz, Mikel Urkiaga.
Musikariak: Ion Celestino, Shanti Basauri, Arkaitz Arbulu, Ivan Allue.
Teknikariak: Raul Cancelo, Javier Garcia.
Komposaketa eta zuzendaritza musikala: Shanti Basauri.
Sormena: Edorta Jimenez, HORTZMUGA TEATROA.
Testuak: Edorta Jimenez.
Eszenografia eta jantziak: HORTZMUGA TEATROA.
Zuezendaritza: HORTZMUGA TEATROA.
Ekimena eta ekoizpena: LEKEITIOKO KALE ANTZERKI NAZIOARTEKO JAIALDIA
Actores: Argia Gardeazabal, Arantza Goikoetxea, Juanjo Otero, Gabriel Ocina, Pako Revueltas, Alberto Kintana, Gorka Zero, Arantza Mendia, Goizalde Gonzalez, Iraitz Larrinaga, Aitziber Abaroa, Aitana Perez, Paula Leniz, Mikel Urkiaga.
Músicos: Ion Celestino, Shanti Basauri, Arkaitz Arbulu, Ivan Allue.
Técnicos: Raul Cancelo, Javier Garcia.
Dirección y composición musical: Shanti Basauri.
Creación: Edorta Jimenez, HORTZMUGA TEATROA.
Textos: Edorta Jimenez.
Escenografía y vestuario: HORTZMUGA TEATROA.
Dirección: HORTZMUGA TEATROA.
Iniciativa y producción: LEKEITIOKO KALE ANTZERKI NAZIOARTEKO JAIALDIA.
Hortzmuga eta Lekeitio
Hortzmuga eta Lekeitio
Antzar Jokua
Lekeitio herria eta antzarrak elkarri loturik agertzen dira urtean behin, San Antolin jaietan hain zuzen. Tradizio zaharra da antzarren jokoak egitearena, garai batean Europako beste leku batzuetan hedaturik izan zena tradizio zaharra da antzarren jokoena. Beharbada beste sinesmen batzuen aztarna. Joko horiek bezain zaharra e beharbada, baina oso aspaldikoa da, baita ere, Antzarren Jokoa deritzona. Bada, aurten tradizio biak lotu gura izan ditugu Lekeitioko Kale Antzerkiaren Jaialdian, ‘Antzarraren Joko Erraldoia’ izendatu duguna herriko kaleetan antzeztuz. Antzezpena noiz-eta Lekeitioko jaiarentzat guztiz berezia izango den urte honetan. Umore pittin batez ‘Hegaztien gaixotasunaren urtea’ izendatu ahal genukeen urtean. Izan ere, umorea izango da Antzar Joko Erraldoiaren osagarri nagusietakoa. Baina bada besterik ere.
Antzezpenaren funtsa herriko kaleetan zehar Antzarraren Joko tradizionalak dituen 63 etxetxoak erabiliz jokoa jokatzea da. Araua, kupel, dado, jokalari, sari eta halakoekin jokatu ere. Jokoa zuzentzen Antzar Nagusia izango da. Hain zuzen ere, Lekeition eta munduan beste edonon lehenengo aldiz ikusi ahal izango da antzar guztien buru egiten duen Antzar Nagusia. Bere troupeé ederraz lagundurik etorri da, gainera. Antzar Nagusiaren aginduaren betez Jokoaren gainean zaintzeko, kaleak musikaz alaitzeko eta jokoari dagozkion zeremoniak gauzatzeko.
Antzarraren Joko Erraldoiak Lekeitioko Atea deritzon lekuan hasiko da, kaleetan zehar joango da eta azkenean herriko plazara iritsik da, azken etxetxoak hor jokatzeko. Beraz, herri osoa hartuko dute Antzar Nagusiak eta bere mendekoek. Hori horrela, ez da baztertu behar Antzar Nagusiak egun seinalatu horretan Lekeitio herriari opari
ederren bat egitea. Ezta ere mezu garrantzitsu bat ekartze. Hala den ez den, jokoa azkeneraino jarraituko behar izango dugu.
Helburu honekin bildu gara Lekeitiko Kale Antzerki Festibalaren inguruan Edorta Jimenez idazlea eta Hortzmuga Teatroa konpainia. Antzarraren munduan bidaia magikoa egiteko antzerkia, musika eta hitzaren bitartez. Ikuskizun handi honetan aipatutakoaz gain Shanti Basauri musikariak parte hartzen du Lekeitioko doinuetan oinarritzen diren musikak ekoizten, Rober Garay marrazkilaria alde grafikoa lantzen eta beste 25 pertsona, inguruko musikariak, antzezleak eta teknikariak kontutan izanik.

