“ANTZAR JOKUA”
· LEKEITIOKO KALE ANTZERKI NAZIOARTEKO JAIALDIA
· HORTZMUGA TALDEA
· EDORTA JIMENEZ IDAZLEA
Ekoizpen propioa
Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiaren ibilbidean badira EKOIZPEN PROPIO nabarmenak. Hainbat antzerkigilerekin aritu gara lanean. Sormena elkartuz emanaldi ikusgarriak burutu ditugu. 16 edizioetan zazpi kale lan plazaratu dugu Jaialdiaren ekimenaz.
Aurten zortzigarrena bidean dago: ANTZAR JOKUA
Nola eman genion hasiera
Orain dela bi urte Edorta Jimenez idazlea Urdaibaiko Oka Jolas baten
ekimenaz mintzo zitzaigun. Horrela sortu zen ideia. Gainera Antzar Jokuak
Lekeitiok bi esanahi ditu. Alde batetik mahai jolasa bestetik jaietako
tradizioa. Gogoa biztu zen eta lanean hasi ginen.
Edorta Jimenez eta Jaialdia
Lekeitioko Nazioarteko Jaialdia eta Hortzmuga taldea akordio batera heldu ziren Edorta Jimenezen gidoia kale antzezlan bilakatzeko.
Aktoreak eta musikariak
Antzar Jokua lanaren parte hartzaileak aktoreak eta musikariak izango dira.
Aktore eta musikari profesionalez gain Lekeitioko antzerkizale talde amateur batek ere hartuko du esku.
Lekeitioko ekoizpenen historia
2004. Anakabe Kapitainaren Balada: Javier Durana gidoigile eta Karlos Panera
zuzendari. Musikari lanetan Lekeitioko bandaren hainbat kide.
2003. Moby Dick: Sevillako La Nave antzerki taldearen zuzendaritzapean. 60
bat lekeitiarrek hartu zuten parte.
2002 eta 2005. I eta II. Buruhandien Topaketak. Ondalan konpartsarekin
batera antolaturik.
1997. Kontuz Iones. Salitre antzerki taldearen zuzendaritzapean.
1993. Ongi Etorri Etsai Hori. Hika antzerki taldearen zuzendaritzapean.
1991: Gastibeltzaren Karabinak (1991): Maskarada antzerki taldekidea den
Karlos Paneraren zuzendaritzapean. 100 bat lekeitiarrek hartu zuten parte.
1990. Ekintzak hondartzan. Markeliñe taldearen zuzendaritzapean.
ANTZAR JOKUA
Ideia orain dela bi urte sortu zen. Edorta Jimenez idazleak jarri zuen mahai
gainean. Okaren mahai jokoa Lekeitioratuko dugu. Lekeitioko giroa Antzer
Jokuaren baitan. Gainera itsas herri honetan Antzar Jokuak zentzu bikoitza
du. Mahai jokoa alde batetik, eta bestetik, jaietan portu erdian antolatzen
den tradizioa.
Antzar Jokua kale antzerki lana da. Hortzmuga taldearen zuzendaritzapean
Edorta Jimenezen gidoia antzezlan bilakatuko da. Kalejira luze eta ikusgarri
baten ondoren plazan Antzarrarena jokatuko da. Herri-musikak lagundurik
antzezlan alai eta parte hartzailea izango da. Honetan ere Lekeitioko
hainbat antzerkizalek hartuko dute parte aktore eta musikari profesionalekin
batera.
Estrenaldia: uztailaren 9an, igandean, arratsaldeko 18:30etan.
Hasiera: Atean. Bukaera: Plazan.
No comments:
Post a Comment